1906tik, Frantziako Tourrak lehen aldiz euskaldunen lurra zapaltzen zuen urtetik, 40 edizio baino gehiagotan zeharkatu du mundu mailan ospe handia duen lasterketak honek, gure lurretatik.
1992an hasi zen lehen aldiz Tourra euskal hiri batean, Donostian zehazki, atariko, lehen etapa eta lehiaketaren bigarren etaparen hasierarekin.
Ez da izango 2006. urtera arte, euskal ordezkapen batek etapa berri baten hasieran parte hartu zuela, Kanbon kasu honetan.
2023ko uztailean, 31 urte geroago, Bilbok Tourraren hasiera hartuko du, antolatzaileen helburu nagusia betez, hau da, mundura ikusleihoa zabaltzea.
Hala nola, Euskadik Indurainen garaitik bilatzen zuen helburua, Tourra euskal lurretara berriz ekartzea, gure promozio eta mundu mailako leiho bezala erabiltzeko.
Horrelako ekitaldietan gure hirietako kaleetan jendetza biltzen dituenak, une ezin hobeak dira, Street Marketinerako gure moduluak erakustoki bezala erabiltzeko, aurreko artikuluan «Street Marketing delakoaren abantailak» gaiari buruz azaldu genizuen bezala.
Ekitaldi honetaz gozatzera eta Bilboko Tourreko Fan Parketik pasa zaitezten animatzen zaituztegu, bertan gure OPENSTANDa errendimendu betean ikusi ahal izango duzue, Tourreko babesle ofizialetako baten, Naiz Irratiaren, irrati emisiorako.