Prozesu logistikoa tresna estrategikoa da, eta aukera ematen die enpresa guztiei funtzionalak eta lehiakorrak izateko behar dituzten lehengaiak edo produktuak eraginkortasunez kudeatzeko.
Hornidura-katean, enpresa ekoizleek, banatzaileek eta produktuak merkaturatzen dituzten enpresek esku hartzen dute, eta guztien helburua da produktuak bezeroarengana iristea behar duen unean, tokian eta kopuruan, eta, betiere, ahalik eta kosturik txikienean. Horietako bakoitzak biltegi bat du gutxienez, produktuak eta lehengaiak ondo biltzeko.
Pandemiaren ondorioz, geldialdi handia izaten ari da hornikuntza-katean, eta mesfidantza sortzen ari da merkataritza globalari dagokionez. Fleten prezioen inflazioa, lehengai jakin batzuen eskasia (semikonduktoreak, esaterako), ekoizpenaren eta biltegiratzearen deslokalizazioa edo mugikortasun-murrizketak zuzenean eragiten ari dira sektore estrategiko askoren ekoizpenean.
Enpresa asko materialak pilatzen ari dira; batzuk egungo fabrikazioaren geldialdietan sor daitezkeen arazoei aurrea hartzeko, eta beste batzuk berriz ekoizteko, esportatzeko, merkaturatzeko… ¿Baina erdizka geratu direnak? ¿Martxan edo fabrikatuta duten materialarekin zer egiten dute inportatu edo esportatu ezin badute?Biltegiratutako materialak askotarikoak izan daitezke: lehengaiak, Work-In-Process, produktu bukatuak, hondakinak, erremintak, ordezko piezak, bulegoko materiala eta erregistroak, etab. Tamaina, ezaugarri propioak eta erreferentzien kantitatea ere alda daitezke.
Hau da, zalantzarik gabe, biltegiratzeko unerik onena, hainbat sektoretan: automobilgintzan, siderurgian, papergintzan, enbalajeetan, logistikan, eraikuntzan, elikaduran… Merkataritza elektronikoaren gorakadaren ondorioz, enpresa askok biltegiratzen hasi dira duten eskaera handi horri aurre egiteko.
Puntu honetara iritsita, enpresek argi dute aparteko biltegiratzea behar dutela. Eta egungo egoeraren iraupenaren ziurgabetasunari aldi baterako instalazio edo instalazio iraunkor bat aukeratzea gehitzen zaio. Baina konpondu beharreko beste gai batzuk ere badituzte:
-
- Biltegiratze-denborak behartu egiten ditu planteatzera espazio gehigarria erosi edo alokatu.
- Egungo instalazioetan duten eraikigarritasunak ohiko eraikuntza duen instalazio iraunkor bat ahalbidetzen dien edo aldi baterako instalazio bat aukeratu behar duten.
- Biltegiratze-espazioaren tamaina material motaren eta aurreikusitako biltegiratze-denboraren araberakoa da.
Etxekitek, gure inguruneak dituen zailtasunak ezagututa, espazio estali baten berehalako konponbidea eskaintzen dugu, epe ertain eta luzera, inbertitu beharrik gabe, fidagarritasun eta berme osoz. Gure bezero batzuek geldialdi industrial horiei aurrea hartu zieten gure soluzioak erabiliz eta, beraz, karpa modularren abantailez gozatuz.Jarraian, krisiaren ondorioz dituzun biltegiratze-arazoak geldiarazten lagunduko duten karpa industrialen 5 ezaugarri erakutsiko ditugu:
- Muntatzeko azkartasuna
- Dimentsioen aniztasuna
- Isolamendua
- Espazioaren aprobetxamendu maximoa
- Ez du ondasun higiezin gisa zenbatzen
Datozen urteetarako aurreikuspenek ere ez dute itxaropenerako gonbida egiten, etorkizuneko pandemien mehatxuak geopolitika globalaren aldaketei gehituta, hornikuntza-katean ezegonkortasun nabarmena ikusarazten dute. Irtenbide modular eraginkor, iraunkor eta ekonomiko baten bidez horri aurrea hartzea gomendatzen dugu Etxekitetik.