Etxekit-ek soluzioen diseinu eta ekoizpenaren garapenean berezitutako saila dauka. Hori dela eta, eskaintzen dizkizugun soluzioak beti berritzaileak eta zure beharretara egokitutakoak dira.
Jarduera guztietako sektoreetara bideratuta gaude: industriara, zerbitzuetara, hezkuntzara, erainkuntza eta azpiegiturara, ekitaldi eta aisialdira egokitutako soluzio desberdinekin.
Etxekit-ek Bizkaiko egoitzan 20.000 m2 baino gehiagoko azalera duten instalazioak ditu, Araban eta Madrilen dituen instalazio logistikoetaz gain
Altzariak, komun-instalazioak, haize egokitua, zerbitzuak, telekomunikazioak… dituzten multzo modularrak.
Obren, biltegien, nabeen, zaintze-etxolen, edukiontzien, aldagelen, jantokien, bulegoen, komunen, itxituren, hesien eta abarrentzako instalazioak.
Estalitako patio, arkupe eta eskailerak, ikasketa eta olgeta gelak, jantokiak, gimnasioak, dutxa eramangarriak, laborategiak, itxaron-gelak, maldak…
Kontrol-kabinak, denbora baterako ospitaleak, sorospen-postuak, polizia-etxeak, behin-behineko kanpamentuak, itxiturak eta hesiak…
Karpak, agertokia, multzo modularrak, plataformak, harmailak, hesiak, altzariak, komun eramangarriak, soinu eta argi ekipamenduak, catering-a….
Aurrefabrikatutako moduluetatik etxebitzak diseinatzen ditugu, zure nahietara egokituta, bukaera eta kalitate anitzekin.
Industrializatutako prozesuei eta entrega-epe erangikor bati esker, denboraldi baterako soluzioak denbora errekorrean eskaintzen ditugu.
%100-ean berreskuragarriak, eramangarriak eta hedagarriak diren soluzioak, tokia eta inbertsioa arrazionalizatu ahal izateko.
Soluzio eta material alternatiboen bilaketa etengabeak gure proiektuen prezio edo epe-desbiratzeak saihesteko bermea ematen digu.
Homologatutako sistemak eskaintzen ditugu, eta erabilera desberdinen araberako arautegiarekin haien onespena egiaztatzen dugu.
Birziklagarriak diren materialen erabileraz eta ingurumenarekin adeitsua den ekoizpenaren bidez, energetikoki eraginkorrak diren eraikuntzak eskaintzen ditugu. Guzti hau, obretan hondakin gutxiago sortzen dituen kontrolatutako ekoizpen prozesu bati esker.
Gure produktuen material maiztasunez ordezkatzen ditugu, haien kalitatea gure barne-kontrol zorrotzen parean egoteko. Horregatik, hauek gure aukeren sailean erostea ideia bikaina izango da, erabilera berriak eman ahal izateko.