Eraikin modular bat jasangarria eta adimentsua izan daiteke?
Izan ere, eraikin modular adimendun bat batejasangarria izan beharko luke.
Eraikin modularren ezaugarrietariko bat aztarna ekologiko txikia sortzen dutela da; produktua tailerrean egiten da, sortzen diren hondakinen erabateko kontrola izan eta ingurumen-inpaktua minimizatzeko.
Era berean, egitura horiek eraikitzeko, ingurumena errespetatu eta berrerabiltzea ahalbidetzen duten materialak erabiltzen dira, altzairua eta zura bezalakoak.
Gogoratzen al duzu gaseosa botila tabernan itzultzen zenean?
Moduluak elementu berrerabilgarriak dira, eta, horrela, lekuz edo kokapenez alda ditzakegu, baita erabilera berriak eman ere, horrek dakartzan onurekin.
Eraikuntza tradizionalean, eraikin berrien obrek hilabete asko iraun dezakete; eraikuntza modularraren kasuan, egun gutxi batzuk behar izaten ditugu muntaia osoa obran eginez, eta, ondorioz, kutsadura akustikoa murriztu egiten da.
Nola eman diezaiekegu adimena moduluei?
Imajinatzen duzu zure lanpostua uzten duzunean moduluak ezagutzen duela eta argia itzaltzen duela?
DOMOTIKAREKIN, gastu energetikoa murriztu egiten da moduluetan.
Askotan gure bulegoetako argiak piztutauzten ditugu, horrela izanik domotikaz hornitzen baditugu, energia-gastuak murriztu ditzakegu. Horrela, espazioan argiak itzaltzeko pertsonarik ez dagoela antzemateko sistemak instalatu ahal izango ditugu.
Beste hobekuntza batzuk hauek izan daitezke:
– Berogailuak edo aireak beharren arabera pizten eta itzaltzen direla kontrolatzeko aukera ematen duten tenperatura-neurgailuak.
– Lapurreten aurkako sarraila adimendunak, ordutegietan konfigura daitezkeenak, baita sartzeko baimenetan ere, erabiltzailearen arabera.
– Eguzki-plakak, energia-hornidura independenteko sistemak instalatzea.
– …
Jarraian, sistema modularren zenbait abantaila azalduko ditugu:
– Eraikitzeko azkartasuna
– Pertsonalizagarria
– Aldi baterako egiturak edo egitura iraunkorrak
– Material ekologikoen eta energia berriztagarrien aukera
– Moldagarritasuna
– Espazioak handitzea edo murriztea, beharren arabera
– Obrako kutsadura ahalik eta gehien murriztea
– Ekoizpen-kostuen guztizko kontrola
Eraikuntza jasangarriaren etorkizuna modulatzea izango al da?