Ibilgailu elektriko edo hibridoek dakarten garraioen aro berriarekin, ibilgailu hauek elektrizitatez elikatzeko azpiegiturez hornitzeko beharra sortzen da.
Ionity automobil-ekoizle nagusiek (BMW Group, Daimler, Ford Motor Company, Volkswagen Taldea eta Hyundai-Kia) osatutako enpresa-partzuergo bat da, eta Europako auto elektrikoak kargatzeko sare azkar eta publiko garrantzitsuena sortzeko helburuarekin sortu zena.
Ormazabal gure bezeroak irtenbide berritzaileekin oso modu aktiboan parte hartzen du distantzia luzeko bidaien elektrifikazioan. Karga-estazio ultra-azkar baterako goi-tentsioko banaketa-sarerako zuzeneko konexioa diseinatu eta hornitzen dutelarik.
Etxekit-ek Ormazabalekin elkarlanean aritu den proiektuan, Salamankako Martin de Yeltes herrian jarritako karga-estazioan, @IONITY GmbH estazio horren modulo desmuntagarria egin dugu.
Gure bezeroaren eskutik, mutaketa-prozesua ikusten den honako bideo hau usten dizuegu:
Jatorrizko bideoa hemen ikusgai
400 karga-estazio erabilgarri daude jada Europan; estazio bakoitzak 6-12 karga-puntu ditu guztira, hau da, 1.582 puntu zabalik daude merkatuko auto elektrikoen modelo guztientzat.
Espainian 15 dira martxan dauden geltokiak, eta beste 4 eraikitzen ari dira oraindik; esaterako, Etxekit–ek Salamancako San Martin de Yeltesen parte hartu duen proiektua.
Horrelako beste moduluei buruzko informazio gehiago esteka honetan: https://www.etxekit.com/contenedores-para-equipos-plug-go/