30. urteurrenanaren harira, iraganera begira jarraitzen dugu. Modulu eta karpen aurreko idatzietan egin genuen bezala, oraingo honetan ekitaldi edo jaietarako erabiltzen diren azpiegituren eraldaketa aztertuko dugu.
Herri desberdinetan dauden harrizko eszenatoki desberdinak gaurko agertokien arbasoak direla esan genezake.
Estruktura modularreko agertokiekin ekin genion.
Herrietako kioskoekin alderaturik, azpiegitura hauek ekitaldi zein kontzertuk, kokapen zein epe desberdinetan egiteko aukera ematen dute.
Agertokiak sabaiarekin edo bakarrik beheko plataforma zeramatenak izan litezke, hauek egurats zabalean, beste instalazio batzuen barruan edo karpetan instalaturik joan ahal direlarik.
Nola hobetu dute azpiegitura hauek?
Agertoki eta plataforma hauek segurtasunaren aldetik estrukturaren sendoatsunean hobeto dute, suaren aurkako olanak eta ohol irristagaitzak jarri dira.
Edukiera handitzea eskatzen duten ekitaldiek, modulu-egiturek moduko harmailek aldi baterako haunditzea ahalbidetzen digute, betiere segurtasun-arauak betez.
Higienea eragile garrantzitsua da, batez ere jaietan. Jende maxifikatzeak eta alkohola edateak komunak erabiltzeko beharra bikoiztea eragiten du.
Oraindik ere komun kimikoak erabiltzen diren arren, gero eta gehiago dira herriko ekitaldi, jaialdi edo jaiak, non komun kimikoak zein sarerako konexiokoak dituzten komunak eskatzen dutenak.
Zer aurreikuspen dago aurten ekitaldie dagokionez?
Aurten nekeza izaten ari da, COV19ren ondorioz bertan behera geratu baitira gure inguruan antolatzen diren jai eta ekitaldi guztiak edo ia guztiak. Espero dugu laster egoera hau guztion artean gainditu ahal izatea eta ekitaldiez segurtasun osoz gozatu ahal izatea.
Eskerrik asko Etxekiten konfiantza duzuen guztioi.