Abuztua iritzi zaigula, Bilbo prestatzen hari da Bilboko Konpartsek eta Bilboko Udalak antolatutako urteko ospakizun garrantzitsu bat jasotzeko: Aste Nagusia. Aste Nagusia bezala ezagutzen den jai honek, hiria, alaitasun, musika eta tradiziozko egoskor bihurtzen du bederatzi egunez.
Marijaia, Aste Nagusiko pertsonaia enblematikoa, prestatzen hari da dagoeneko, dantzara ateratzeko eta bertaratutako guztiei bere alaitsuna elarazteko. 1978an Mari Puri Herrero artistak sortua, Marijaia jai hauen sinbolo eztabaidaezina bihurtu da, besoak altxatuta eta betiko irribarrearekin, eta denak gonbidatzen ditu dibertitzera.
Etxekitetik aktibitate betean gaude, eszenatokiak eta behar diren karpak prestatzen, ekitaldi guztiak ustekaberik gabe ospa daitezen. Gure taldea buru-belarri ari da lanean, kontzertuak, ikuskizunak eta hiria prest egon daitezen ospakizun honetan parte hartzen duten milaka bisitariei harrera egiteko.
Jaiaren hasiera ofiziala espero den txupinazoarekin eta pregoiarekin izango da, abuztuaren 17an, larunbata, 19:00etan, Arriaga Antzokiko Plazan. Aurten, txupinazoa bota eta pregoia emateko ohorea Nagore Ugartek eta Itziar Ituñok dute. Bere hitzekin, bederatzi eguneko jaiari eta etengabeko alaitasunari hasiera emango diote.
Tradizio bihurtuta, Radio Bilbao – Cadena Ser irrati kateak zuzenean emango du Hoy por Hoy saioa, Ercilla oinezkoentzako kaletik, kalean bertan, Etxekiteko OpenStandean sortutako estudio batetik.
Aste Nagusiak programazio zabala eskaintzen du: zuzeneko musika, antzerkia, dantza tradizionalak, haurrentzako jarduerak eta kirol lehiaketak, besteak beste. Kaleak txosnez, barrakaz eta ikuskizunez betetzen dira, Alde Zaharretik Areatza eta Abandoibarraraino zabaltzen den jai giroa sortuz.
Marijaia prest dago jaiei hasiera emateko, eta Bilbo jarduera eta emozio handiko egunak bizitzeko prestatzen ari da. Guztioi, bilbotarrei eta bisitariei, jai handi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, bertako kultur eskaintza aberatsaz gozatzera eta, batez ere, Aste Nagusiaren ezaugarri den jai espirituaz gozatzera.
Kaleetan ikusiko dugu elkar, Bilboko magia eta Aste Nagusiko alaitasuna elkarrekin ospatzeko prest!