Gaur egungo inflazio-egoera dela eta, EBZk esku hartu behar izan du interes-tasa ofizialak igotzeko(AEBko Erreserba Federalak gaurko egunez jada bostgarren aldiz igo ditu). Horren ondorioz, finantzaketa-kostua handitu egin da. Azken finean, enpresei eta partikularrei emandako maileguen interes-tasak garestiagoak dira. Kredituaren ikuspegitik, aurreikuspenak ez dira batere positiboak.
Enpresa batzuk inbertsio-erabakiak atzeratzen ari dira, instalazioak handitzeko edo hobetzeko beharra izanda ere, inbertsio horiek finantzatzeko zailtasunak dituztelakoan atzera botatzen dira.
Prezioak eta egoera ekonomikoa egonkortu arte, aldi baterako erabaki bat izan daiteke epe laburrera (2 edo 3 urte) egitura desmuntagarriak alokatzea, Etxeitek eskaintzen dituenak bezalakoak, egungo beharrizan horiei aldi baterako erantzuteko.
Horrela izanik, hainbat irtenbide eman ditzakegu, hala nola:
Biltegiak edo aldi baterako pabiloiak
Egitura horiei esker, inbertsio handirik egin gabe, estalitako eremuak handitu ditzakegu; egun gutxiren buruan, biltegirako edo lan-eremu berrirako egokitutako gune berri horretaz gozatzeko aukera izanik.
Bulegoak eta aldagelak handitzea
Gerta daiteke behar jakin batengatik edo lan-taldea handitzeagatik bulegoak eta/edo aldagelak berregituratu behar izatea; gure moduluen bidez bulego-gune edo eraikin berriak gaitzen ditugu egun edo aste gutxitan.
Sarbiderako moduluak
Ibilgailuena zein langileena sarbide-kontrola, ezinbestekoa da enpresa batzuetan. Moduluei esker, espazio hori leku bakoitzerako behar diren ezaugarrietara egokitu dezakegu.
Prestakuntza-gelak, eskolak, haurtzaindegiak
Bai instalazioak birgaitu edo handitzeagatik, bai gure enpresan prestakuntza eman nahi dugulako, erosotasun guztieez osaturiko moduluekin prestakuntza-gela berriak gaitu ditzakegu.
Aurreko irtenbideren bati dagokionez lagundu ahal dizugula uste baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin.